XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HASIERAKO IDAZPURUA

1. artikulua.- Xedea eta esparrua

Foru Arauaren xedea da Gipuzkoako Foru Aldundiak errepide arloan zerbitzuak emateagatik eta lanak egiteagatik Gipuzkoako Herrialde Historikoan ezarri behar dituen tasen antolaketa, kudeaketa eta likidazioa arautzea.

1. IDAZPURUA. TASEN ANTOLAKETA

2. artikulua.- Tasak ezarriko zaizkien egintzak

Tasa hauek ezarriko zaizkie errepide alorrean mota guztietako baimen eta derrigorrezko txostenak izapidetzeari eta emateari.

3. artikulua.- Subjektu pasiboa

1.- Tasak ezarriko zaizkien zerbitzuez edo lanez baliatzen diren edo horiek erasaten dieten pertsona fisikoak nahiz juridikoak dira tasen subjektu pasiboak.

2.- Ondorengoak ere tasen subjektu pasibotzat joko lirateke: jaraunspen banatugabeak, ondasunen elkarteak eta nortasun juridikorik ez badute ere tasak ezar dakizkion unitate ekonomiko bat edo ondare bereizi bat osatzen duten gainontzeko entitateak.

4. artikulua.- Erantzuleak

Zergari buruzko Foru Arau Orokorrak zerga zorren erantzukizunari eta bermetasunari buruz ezarritakoa galerazi gabe, Foru Arau honetan aipatutako tasen erantzule solidario tasak ezarri behar zaizkien zerbitzuak edo lanak eskatzen dituzten pertsona fisikoak nahiz juridikoak dira.

5. artikulua.- Salbuespenak eta hobariak

Arau honetan araututako tasei dagokienean ez da inolako zerga salbuespenik ez hobaririk ezarriko, ez bada Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta gainontzeko ente publikoen alde, horiek dena ordaintzeko salbuespena baitute.

6. artikulua.- Ordainarazpena

Ordaindu beharreko zerbitzuak edo lanak egiten diren unean ordainaraziko dira tasak, aurrez eskatzeari buruz 10. artikuluan esango dena galerazi gabe.

7. artikulua.- Tasen zenbatekoa

1.- Zerbitzu edo lan jakin batzuen arabera ordaindu behar diren tasen zenbatekoak Eraskin gisa doan Tarifa Taulan ageri dira.

2.- Diputatuen Kontseiluak ahalmena du goiko zenbakian aipatutako Tarifa Taulan ageri diren atalen edukia foru dekretu baten bidez garatu eta behar adina azpiatal sortzeko.

Kasu horretan, azpiatal bakoitzerako ezarriko den zenbatekoak ezingo du handiagoa izan garatutako atalerako ezarritakoa baino.

Era berean, une bakoitzean indarrean egon daitezkeen arau sektorialetara egokitzeko edota beste herri administrazio batzuekin koordinatzeko arrazoiak direla medio hala beharko balitz, Diputatuen Kontseiluak ahalmena izango luke Foru Arau honetako Eraskinean ageri den Tarifa Taulako atalak egokitzeko